IKUS-ENTZUN

Parisko komuna, Bilbaoarten

Bilbaoarte zentroak La Commune (Peter Watkins, Frantzia, 2000) filma aurkeztuko du, gaur eta bihar, 18:00etan, Art House Zinema programaren baitan. Filmak 374 minutu irauten du, beraz, 170 minutuko bi emanalditan banatuko da proiekzioa.

Pelikulak 1871ko martxotik maiatzera bitarte, Parisen izandako komuna du ardatz. Film berezia da, sailkaezina: dokumental faltsuaren itxura dauka, baina dokumentalizatutako fikziozko lana ere izan daiteke, edo birsorkuntza historiko antzeztua.

Zuzendariak telebista kate bi sartuko ditut XIX. mendeko gertaera esanguratsu hartan: bata, komunako telebista izango da, eta bestea, berriz, telebista nazionala, kontserbadorea eta Estatuaren interesak defenditzen dituena.

Proposamen horren bidez, zinegileak garaiko hedabideek kontatu zutena kritikatuko nahi du, garaiko hedabideek elite sozioekonomiko eta politikoen aldeko jarrera erakutsi baitzuten, informazioa nahastuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button