BESTELAKOAK

“Errebonbillo” margo lehiaketa, Elorrion

Iturrizoro Elkartearen XXVII. Errebonbillo margo lehiaketa antolatu da Elorrion, urriaren 29an.

Aire zabaleko pintura lehiaketa honetan neurria eta teknika partaide bakoitzak aukeratuko ditu, baina lan bakarra aurkeztuko da. Obrarekin batera gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira partaidearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Obraren izenburua koadroaren atzealdean zein gutun-azalean idatziko da.

Goizeko 09:00-10:00ak bitartean emango da izena Iturri Kultur Etxean. Oihalak zein paperak orduan zigilatuko dira. Lanak entregatzeko epea 14:30ean amaituko da.

Aurkeztutako obrak urriaren 29tik azaroaren 12arte, 09:00-21:00 bitartean Kultur Etxeko erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai. Sari banaketa, lehiaketa egunean bertan egingo da, 18:00ak aldera.

Sariak honakoak: 700 €, 450 € eta 350 €. Herriko onenak ere 150 € izango du. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button