BERTSOTAN

Euskal Herriko Eskolartekoak badu txapelduna

Haira Aizpurua bertsolari lapurtarrak irabazi du Iurretako frontoian jokatu den 35. Euskal Herriko Eskolartekoa, gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa, Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dutena.

Egun horretan hamar bertsolari aritu dira kantuan, honako hauek: Arabatik, Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; Gipuzoatik, June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Lapurditik, Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona; eta Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Eki Mateorena.  Inguruak ere bestelako adituak: Igor Meñika aritu da aurkezle lanetan, eta Beñat Vidal gai-jartzaile. Epaile lanak, berriz, Beñat Romerok, Aitor Jimenezek, Nerea Bruñok, Lur Renteriak eta Oihana Arangurenek egin dituzte.

Dakizuenez, Eskolartekoak 14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea du helburu. Urte hasieran abiatu zen aurtengo Eskolartekoa, eta orain arte, lurraldez lurralde egin du bidea.
Datuak, hauexek: denera, ia ehun bertsolari gaztek hartu dute parte lurraldeetako Eskolartekoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button