literatura

Juan Luis Zabalak “Ospa” ipuin liburua aurkeztuko du

Juan Luis Zabalak “Ospa” ipuin liburua aurkeztuko du

Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963) kazetari eta idazleak Ospa izenburuko ipuin liburua aurkeztuko du datorren asteko ostegunean, hilak 20, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Susa argitaletxearen eskutik, 11:00etatik aurrera.

Liburuak 23 istorio biltzen ditu, askotarikoak; halere, narrazioon artean bada halako hari lauso bat guztiak lotzen dituena, iheserako nahia-edo: “ezinegonak iheserako gogoa edo premia pizten du pertsonaia gehienengan, baina ihesa batzuetan ezinezkoa da, ezustekoen iturri ere bai inoiz, eta beste askotan abiaburura itzultzeko lehen pausoa”.

Hala, irakurleak hainbat pertsonaia  aurkituko ditu ipun liburuko orrialdeetan, nortasun eta ezaugarri ezberdinak erakusten dituztenak. “Telefonoz deitu dio Wim Wenders zinegileak. Kanpinean Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da. Bartzelonatik bueltan, Mikel Laboa hil dela jakin du irratiz. Eduardo Txillidaren eskultura famatua rotaflexarekin apurtzea erabaki du...”.

Zabalak hainbat genero landu ditu bere idazle ibilbidean, baina bere eleberriak dira azpimarragarrienak, batzuk aipatzearren, Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000). Iaz, gainera,  Txistu eta biok izenburuko lana plazaratu zuela; 2016ko Kutxa Irun Hiria eleberri saria, hain zuzen.

Informazio gehiago: susa-literatura.eus.

Susa-k bidalita // 2017-04-11 · 11:04:44

Bidali zure albistea >>