literatura

“Huliganaren itzulera”, Literatura Unibertsala sailaren baitan

“Huliganaren itzulera”, Literatura Unibertsala sailaren baitan

EIZIE Elkarteak eta Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala saileko ale berri bat aurkeztuko dute datorren asteazkenean, hilak 19, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, 11:00etatik aurrera: Norman Manea idazlearen Huliganaren itzulera, Koro Navarroak itzulia.

Aurkezpen ekitaldian hauexek parte hartuko dute: Koro Navarro itzultzailea, Idoia Gillenea EIZIEko lehendakaria, Iñaki Aldekoa Erein eta Igela argitaletxeetako ordezkaria eta Estibaliz Alkorta Euskoa Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako kidea.

“XX. mendeko gertaera handietan murgilduriko existentzia baten kontakizuna da Huliganaren itzulera; biografia arte bihurtzen asmatu duen idazle baten bidaia da, denboran eta espazioan, ametsean eta errealitatean, iraganean eta orainean barna.Egile/kontalari/protagonistari bere sorterrira itzultzeko aukera eskaintzen zaionean hasten da bidaia handi hau. Oroitzapenak oldean heltzen dira orduan: deportazioak etendako haurtzaroa, komunismoak gaztaroan sortutako suhartasuna eta ondorengo desilusioa, Ceaucescuren diktadurapeko bizitza, intelektualaren zailtasunak inguru itogarri batean, eta, azkenik, erbestea. Hamar urte behar izan zituen Maneak itzultzearen aukeran pentsatzen hasteko. Itzuli? Zertarako? Merezi du? Pertsona subertsiboa, sediziogilea, errebeldea da huligana errumanieraz (huliganul). Eta ez dago argi, huligana izan ondoren, posible ote den aberrira itzultzea”.

Informazio gehiago: erein.eus.

Erein argitaletxea-k bidalita // 2017-04-12 · 10:17:37

Bidali zure albistea >>