literatura

Beatriz Chivitek “Pekineko kea” poemategia izango du hizpide gaur Iruñean

Beatriz Chivitek “Pekineko kea” poemategia izango du hizpide gaur Iruñean

Beatriz Chivitek Pekineko kea poemategi saritua aurkeztuko du gaur, Iruñeko Katakrak gunean, 19:00etatik aurrera. Beatrizek Hedoi Etxarte idazlea izango du ondoan, aurkezpen-ekitaldiaren gidari.

Beatriz Chivite idazle nafar gazteak, iazko abenduan, Bilboko Udalak antolatutako Blas de Otero Poesia Lehiaketaren IX. Edizioaren euskarazko poesia sari nagusia jaso zuen Biennale lanarekin. 2014an, halaber, Ernestina Champourcín XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen euskaraz idatzitako Metro poesia liburuarekin, eta lan berari esker Lauaxeta Saria ere jaso zuen

Horretaz gainera, gaur Katakraken aztergai izango duen lanak, Pekineko Kea-k, Iruñeko Udalak antolatutako Literatur Saria irabazi zuen 2012an.

Pamiela argitaletxearen arabera, Chivitek Pekinen emandako ikasturtean ondutako poema-lana da Pekineko kea. Poemategian, barruko sentimenduak eta kanpoko gertakizunak lotzen ditu poeta nafarrak, “modu erraz, zuzen eta freskoan”. “Elipsiren erabilerak ekialdeko poesiaren aire bat ematen dio, sintonian darabilen gaiarekin. Surrealista ukitu bat ere bai. Kanpo -eta barne- paisaiaren uztarketan ondutako lehen poesia lana”.

Pamiela-k bidalita // 2017-04-12 · 10:36:53

Bidali zure albistea >>