BERTSOTAN

Bertxoko sariketaren lehen saioa bihar

Arabako bertso-mugimenduan urteroko zita bihurtu da Bertxoko sariketa. Hala Bedi irratiak eta Arabako Bertsozale elkarteak lankidetzan antolatzen dute gazteentzako sariketa hau, eta helburu finkoak ditu: bertsolari gazteei plazak ematea, eta Arabako entzulegoari saio dinamiko, fresko eta animatuak eskaintzea.

Ostegun honetan, azaroak 3, bertso-afarian egingo da, Hala Bedi eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertxoko sariketaren lehen saioa eta kanporaketa Gasteizko Errexala Elkartean. Bertan, Ekaitz Samaniego, Amaia Lasaga, Jagoba Apaolaza, Peio Ormazabal, Ainhoa Mujika eta Maindi Murua. Beñat Goitia gai-jartzailea izango da.

2. kanporaketa (azaroak 11, ostirala) Kanpezuko Ibernalo etxean egingo da eta 3. kanporaketa (azaroak 18, ostirala) Aguraingo Aitxuri elkartean.

Finala, azaroaren 25ean izango da Aramaioko Iturrieta sagardotegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button