MUSIKA

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan makina bat kontzertu hil honetan

Hasteko, ostiralean, hilak 14, Chicago hiriko The Steepwater Band blue eta rock hirukoteak joko du. Taldeak iragan abuztuaren amaieran plazaraturiko Clava lana aurkeztuko du. Larunbatean, berriz, hilak 15, reggae eta hip-hop doinuak nagusituko dira Little Pepe malagarrarekin. Andaluziarrarekin Boneman eta DJ One Dah izango dira. Asteburua amaitzeko, igandean, hilak 16, flamenko ikuskizuna izango da Gaizka Baena gitarra jotzailearen eskutik.

Urriaren 21ean, halaber, Micky musikari espainiar ezagunak Los Colosos del Ritmo taldearen laguntzarekin joko du. 22an, Hamlet metal talde madrildarrak bere hamargarren lana aurkeztuko du. Talde ezagun horrekin Kalte izango dira oholtzan. 24an, berriz, Zenttric pop hiruko ezaguna arituko da Gasteizen.

Urriaren 29an, aspalditik Madrilen bizi zen Ainara Legardon musikari bilbotarra izango da oholtzan We once wished diskoko kantuak aurkezten. Legardonekin batera, Mobydick kantautore bizkaitarra ere izango da. Urriko azken egunean, hilak 31, AEBetako Witchburn metal laukoteak joko du. Talde horrek Jack Endino ekoizle entzutetsuarekin grabatu du, besteak beste, Nirvana, Soundgarden edo Mudhoney grunge piztiekin aritutako ekoizlea. Estatubatuarrekin Zenobia errioxarrak izango dira.

Jimmy Jazz aretoaren agendaren inguruko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button