BESTELAKOAK

“Etxepare Rap” ikuskizuna, gaur Gasteizen

Imanol Epelde zarauztarrak Etxepare Rap ikusgarria aurkeztuko du gaur, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etan. Ostegunean, halaber, Artziniegako Museoan izango da, 19:00etatik aurrera.

Etxepare Rap euskal literaturaren ibilbide musikala da. Hala, rap oinarrien gainetik aritzen da Imanol Epelde literatur letrak abesten. “Bernard Etxeparek 1545ean argitaratu zuen euskarazko lehen liburutik abiatuta gaur egunera artekoa. Axularrek, Oihenartek eta Mirandek zer kontatu asko dutelako gaur egun ere”.

Epelde irakaslea da, eta 2009an musika eta poesia uztartzen zituen Komuneko paperean ikusgarria ondu zuen. Euskadi Irratian eta Info7n aritzen da kolaboratzaile, eta ETBko Azpimarra saioan ere parte hartzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button