LITERATURA

“Arantzak barrurantz”, Mendigurenen azken lana

Nontzeberriren bulegoan jaso dugu Xabier Mendigurenen autore porrokatuaren azken lana: Arantzak barrurantz (Elkar). Liburuarekin batera datorren oharrean azaltzen da zertan den lana: “Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa hartan gertatua…”

Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeenak.

“Gizon-emakumeok zoriona irrikatzen dugu, eta batzuetan hatz-mamiekin ukitu ere bai, baina literatura, batez ere, insatisfaziotik elikatzen da, eta horregatik dira ipuinok diren bezalakoak, (…) bizitzaren erdia pasatutako pertsonaiak dira nagusi, neurri batean oroipenetatik bizi direnak, baina hala ere geroari begiratu beste erremediorik ez dutenak, arazoak arazo”, azaldu du egileak.

Orokorrean tristura kutsua nabaritzen da kontakizun hauek irakurri ondoren: bidaiari bakartiaren abentura absurdoa, minbizia duenaren azken desioa, poliziak torturatu eta bortxatutako neskaren istorioa; herriko medikuaren heriotza krudela…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button