bestelakoak

"Ahoz-Aho", Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia, Ordizian eta Tolosan

"Ahoz-Aho", Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia, Ordizian eta Tolosan

Intujai Teatrok antolatuta, Ahoz-Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioa martxoaren 2an hasiko eta hil osoan luzatuko da “tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta beste ikuskizun batzuk” ezagutzera emateko, Ordizia eta Tolosan.

Aurten, hamargarren edizioa izanik, ospakizun berezia egin nahi dute, eta ondorioz egitaraua ohiko baino zabalagoa eta bereziagoa izango da, eta horrela lehen aldia parte hartuko duten kontalariekin batera, aurreko urtetan bertan izandako batzuk ere gonbidatuko dituzte.
Guztira 26 artista izango dira Ahoz-Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioan, horietatik 8 kanpokoak eta 18 Euskal Herrikoak izango dira. Horiekin guztiekin 30 ikuskizun programatu dira Tolosa eta Ordizian. Hortik pasatuko diren batzuk May Gorostiaga, Koldo Amestoy, Juan Kruz Igerabide, Joxemari Carrere edota Leire Diaz de Gereñu izango dira.

Horrez gain, ahozkotasunaren bi gala handi, kontaketa bi ikastaro, hitzaldiak eta kontaketa lehiaketa ere antolatu dira. Martxoaren 25ean Euskal Narratzaileen Topaketa egingo da.  Egun berean, Urrezko Kalabaza Sariak banatuko dituzte lehen aldiz, hamar urte hauetan jaialdiarekin zerikusirik izan duten pertsonak omenduz.

Informazio zehatza (datak, ordutegiak, partaideak,…) hemen dituzue.

Nontzeberri-k bidalita // 2017-02-28 · 10:17:56

Bidali zure albistea >>