MUSIKA

Neighbor musika bikoteak bira txikia egingo du abenduan

Abenduaren 17tik eta 21era bitartean, Neighbor musika bikoteak bira txikia bat egingo du Euskal Herriko hainbat txoko bisitatuz.

Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) dira musikariak. Neighbor-en lehenengo albuma 2013ko urrian kaleratu zen Gaztelupeko hotsak diskoetxearen eskutik. Euskara, ingelesa eta gaztelaniazko hamahiru kantu berri biltzen zituen albumak: Ura patrikan.

Oraingoan tradizio klasikotik salto egin eta kantu propioak sortu eta aditzera ematera ausartu dira. Kontzertuak honako toki eta datetan egingo dituzte: Donostiako Koldo Mitxelenan, (abenduaren 17a, 19:30ean); Mutrikuko gaztetxean (18an, 22:30ean); Larrabetzuko Hori bai gaztetxean (19an, 19:00etan); Oreretako Niessen aretoan (20an, 19:00etan) eta  Iruñeako Kondestablearen Jauregian (21ean, 19:30ean). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button