bestelakoak

“Blogetan! Euskal blogariak lehian” lehiaketaren sariak

“Blogetan! Euskal blogariak lehian” lehiaketaren sariak

Blogetan! euskal blogariak lehian ekimena ARGIA aldizkariarekin batera abiatu du Azkue Fundazioak bigarrenez; Blogetan.eus webgunearen bidez bideratu da lehiaketa ren bigarren edizioa.

“Lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea izan da eta haien lanari oihartzuna ematea eta euren blogak sustatzea. Horretarako, egiten duten lana saritu da blogarik onenak aukeratuz”.

Atzo egin zuten sari-banaketa ekitaldia, eta hauexek izan dira irabazleak: Kultura kategorian, Iparraldeko neska (Castillo Suárez); Gizartea eta politika kategorian, Etzi pm bloga (Talaios Kooperatiba); Aisia kategorian, Game Erauntsia; Zientzia eta teknologia kategorian, Iparra, eta, azkenik, Blogari berriaren saria Ainara Berges eta Josune Gilek zuzendutako 52milimetro izan da.

Azkue Fundazioa-k bidalita // 2017-03-31 · 09:41:25

Bidali zure albistea >>