LITERATURA

Emakume klasikoak eta emakume modernoak

Bizkaiko Foru Liburutegian hasita dago Klasikoak eta Modernoak izeneko hitzaldi zikloa. Joan den astean Marie Curie zientzialari aparta izan zen protagonista. Aste honetan Josune Muñoz adituak Ignacia de Zabalo: XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeen ekarpena izeneko hitzaldia egingo du otsailaren 28an, Bizkaiko Foru Liburutegian, 19:00etatik aurrera.

“Historia ofiziala gizonen historia da. Gure emakume arbasoei buruz gutxi hitz egiten da eta gure kultur ondarearen zati handia baztertzen duen isiltasun horrek historia faltsutzeaz gain, egungo gizartean emakumeen pentsamendua baldintzatzen du, erreferentziarik gabe utzi baitzaie. Hitzaldi ziklo honen bidez, helburua ebakitako historia osatzea da; hala, gure emakume arbaso batzuen bizia eta lana zabalduko da, besteak beste, , Ignacia de Zabalo euskal kulturaren aitzindaria, Sylvia Plath olerkari bizi eta argia eta Marga d´Andurain bidaiari ausarta edo Tina Modotti argazkilaria. Horiek guztiak emakume modernoak, XX. mendekoak, dira, baina legatuari erreparatuz klasikoak direla deritzogu”.

Etziko hitzorduan, Ignacia de Zabalo (Donostia 1905-Bartzelona 1939) irudigilearen figura deskribatuko da.  Bere sormenaren bitartez XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeek egindako ekarpena berreskuratuko da, ez baita oso ezaguna. De Zabaloren biziak eta lanak, Nor-Nai (edozein) izengoitiz sinatuak, izan zituzten zailtasunak islatzen dituzte. Eremu guztietan aitzindariak izan ziren, ahaide gizonen itzalpean hazi ziren, gizarteak horientzat gordetzen baitzuen prestakuntza eta ogibide liberaletarako bidea; emakumeen aldetik, ordea, apaltasuna eta sakrifizioa espero ziren. Hala eta guztiz ere, Ignacia de Zabalok nortasunez eta modernotasunez betetako ikusizko obra sortu zuen eta guda zibilean heriotza aurkitu zuenean zapuztu zen.

Hurrengo hitzorduak hauexek dituzue: martxoaren 7an, Laura Freixas adituak Sylvia Plath: emakumea eta jenioa izan al daiteke? hitzaldia egingo du; martxoaren 14an, Cristina Morató-k Marga d’Andurain: Ekialde Hurbileko espioia eta abenturazalea jorratuko du; eta  martxoaren 21ean, Carmen Alborch-ek Tina Modotti: sormen pasioak izeneko mintzaldia egingo du.

Saio guztiak, Bilboko Ondare Aretoan izango, 19:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button