IKUS-ENTZUN

Belaunaldien arteko zine forumaren lehen zikloa, Bilbon

Bilboko Udalak antolatu du belaunaldien arteko zine forumaren lehen zikloa, adin eta jatorri kultural desberdinetako pertsonen parte-hartzea eta belaunaldi-artekotasuna bultzatzeko asmoarekin. Filmak urtarril, otsail, martxo, maiatza, urri eta azaroko azken eguaztenean emango dira, Indautxuko El Carmen aretoan.

Proiektatuko diren filmen gaiak askotarikoak izango dira: dibertsitate funtzionala, etxe kolaboratiboak, mendekotasuna, belaunaldien arteko harremanak, dibertsitate kulturala eta harreman afektiboak.

Antolatzaileen arabera, “urte askotan zahartzaroari buruzko ikuspegi bakarra izan dugu, estereotipo negatiboetan oinarrituta, esaterako mendekotasuna, ahultasuna, hauskortasuna, eta abar, zahartzeak dakartzan arazo biologikoak soilik kontuan hartuta. Adineko pertsonak talde homogeneoa eta pasiboa zirela uste genuen. Kontzeptu hori zaharkituta geratu da eta gaur egun zahartze aktiboaz hitz egiten dugunean, adinekoen belaunaldi aitzindari batez ari gara”.

Lehen filma gaur bertan, urtarrilaren 25a, pantailaratuko da: ¿Y si vivimos todos juntos? (Stéphane Robelin, Frantzia). Datozen emanaldiak honakoak dira: otsailaren 22an, La familia Belier (Eric Latirgau, Frantzia); martxoaren 29an, La fiesta de despedida (Tal Granit eta Sharon Maymon, Israel); maiatzaren 31an, Amor (Michael Haneke, Austria); urriaren 25ean, El amor es extraño (Ira Sachs, AEB); azaroaren 29an, A cambio de nada (Josu Inchaustegui, Espainia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button