ESZENA

Loreak hiltzen diren tokia

Carmen Werner artistaren Provisional Danza konpainiaren Allí donde las flores se mueren dantza-ikuskizunarekin amaituko du aurtengo Dantzaldiaren programazioa. Gaur, abenduak 15, La Fundición aretoan izango da zita, 20:00etan.

Provisional Danza harremanez egina dago, bizitzek egiten dute, interpreteek eta ikusleek eszenatik eta elkarreraginez eraikitzen dituzten sentimenduek osatzen dute.

Gaur antzeztuko den ikusgarria aurkezteko Manolo Millares adituaren Memoria de una excavación urbana y otros escritos laneko hitz hauek dituzue: “Harriak ezohiko pisua dauka, aurreikus zitekeenetik erabat kanpo. Zenbat eta indar handiagoz saiatu, orduan eta handiagoa da erresistentzia. Eskuak txiki geratzen zaizkit ahaleginean, eta duda egiten dut ea munduko esku guztiak -hala ere, ez daukat haien berme segururik- leku-orainetik harago joan zitezkeenik.”

Carmen Werner ibilbide artistiko sendoko dantzaria da, eta sari askoren jabe ere da: Espainiako Dantza Sari Nazionala 2007an, Onassis Nazioarteko Dantza Saria 2001ean, eta Madrilgo Erkidegoko Kultura Saria dantza sailean 2000. urtean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button