bestelakoak

Nontzeberrin kolaboratzailea izan nahi duzu?

Nontzeberrin kolaboratzailea izan nahi duzu?

Webgune berriarekin batera, Nontzeberri kultura webguneak kolaboratzaile profesionalak lortzeko lehiaketa abiatu du. Horretarako, kazetaritza lana bidali beharko da apirilaren 15a baino lehen: nontzeberri@nontzeberri.com. Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitarioak, blogger-ak, musika-kritikariak, idazleak, dramaturgoak, artistak, poetak, zutabegileak…

Epaimahaiak bi kolaboratzaile aukeratuko ditu maiatzaren 15ean, eta 12 artikulu egin beharko dituzte 6 hilabetean (hilean 2). Lan horren truke 750 euro (BEZ barne) jasoko ditu bakoitzak. Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lan onenak Nontzeberri.com webgunean publikatuko dira.

Bidalitako kazetaritza lanak askotarikoak izan daitezke (erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisia, interpretazioa, eta abar), baina, beti ere, Nontzeberrin jorratzen ditugun kultura-gaiekin edo bestelako kultura adierazpideekin lotuta.

Lanok prestatzerakoan kontuan izan gurea Interneteko hedabidea dela. Hortaz, euskarri ezberdinak uztartu ahal izango dira. Testuaz gain, argazkiak, bideoak, musika, eta abar ere jasoko dira.

GAIA:
-Gaia librea izango da, beti ere Nontzeberrin lantzen ditugun kultura-gaiekin loturiko kontuak jorratuko direlarik: artea, bertsolaritza, eszena, musika, ikus-entzun, literatura, edo bestelako kultura adierazpideak.

PARTE-HARTZAILEAK:
-Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitarioak, blogger-ak, musika-kritikariak, idazleak, dramaturgoak, artistak, poetak, zutabegileak…

DOKUMENTAZIOA:
-Lanok euskaraz, argitaratu gabeak eta orijinalak izan beharko dute.
-Lan bakoitzak, gehienez 4.000 karaktere beharko ditu izan. Testuaz gain, bestelako euskarriak onartuko dira: argazkiak, bideoak, eta abar, eta haien artean konbinatu ahal izango dira.
-Lan motari dagokionez, askotarikoak izan daitezke: erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisia, interpretazioa, eta abar.
-Lana nontzeberri@nontzeberri.com e-postara bidali zuen datu pertsonalak gehituta (izen-abizenak, herria, eta telefonoa…) apirilaren 15a baino lehen.

KOLABORATZAILEA!!!
-Lehiaketaren bi irabazleak Nontzeberriren kolaboratzaile profesionalen lantaldean sartuko dira.
-Lan hori onartzeak honako betebeharrak ekarriko dizkie: 12 artikulu publikatu beharko dituzte sei hilabetean (hilean bi). Lan horren truke kolaboratzaile bakoitzak orotara 750 euro (BEZ barne) eskuratuko ditu. Ordainketa hilero egingo da epe horretan buruturiko lanagatik. Bi aukeratuek lehiaketara bidalitako lanak ez dira ordainduko, baina publikatu egingo dira.
-Baldintza horiek horiek bete ezean, Nontzeberriren eta kolaboratzailearen arteko lankidetza eten egingo da.
-Kolaborazio epea ekainean hasiko da. Bestalako lan aukeratuak ere, data horretatik aurrera publikatu dira eta egileei jakinaraziko zaie.
-Lehiaketan parte hartu duten lan onenak argitaratu egingo dira eta lan horiek ez dute ordainsaririk jasoko. Publikatzerakoan egileei jakinaraziko zaie.
Sariak hutsik gera daitezke, antolatzaileok horrela erabakiz gero.

EPAIMAHAIA
-Epaimahaia Nontzeberriko lantaldeak osatuko du, eta maiatzaren 15ean iragarriko ditu kolaboratzaile izango direnen izen-abizenak. Horrekin batera, argitaratuko diren artikulu onenen zerrenda ere plazaratuko da, Nontzeberri webgunean, Facebook eta Twitter bitartez.

Nontzeberri-k bidalita // 2011-03-15 · 16:46:33

Bidali zure albistea >>