MUSIKA

Musika minimalista Miramongo Matinéeak ekimenean

Larunbat honetan, hilak 18, hasiko da Euskadiko Orkestrak Miramonen duen egoitzan Miramongo Matinéen hemeretzigarren denboraldia. Kalitatezko musik-aukera eskaintzeko sortutako ziklo hau Etengabeko mugimenduan dator oraingoan. Programazioa osatzen duten estilo anitzen erakusle, izango da biharkoa, minimalismoaren inguruan.

Musika minimalista Estatu Batuetan sortu zen joan zen mendeko 60. hamarkadan. Musika esperimentalaren generorik garrantzizkoena bilakatu zen., Minimal laukoteak kontzertu honetarako aukeratutako konpositoreak Michael Nyman eta Philip Glass izango dira, musika minimalistaren izen nabarmenetakoak. Jane Campion-en Pianoa filmaren soinu-bandaren egile da Michael Nymanen.
Philip Glassek (Baltimore 1937) nahiago du bere buruaz egitura errepikakorrez osatutako musika sortzen duen konpositore gisa aritu, eta formatu askotariko musikaren sortzaile da: opera, antzerki esperimentalerako musika, filamatarako soinu-bandak.

Minimal hari-laukotea duela urte batzuk elkarrekin jotzen duten lau lagunek osatzen dute. Izan ere, hiru Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide dira. Kontzertu honetan, Minimal laukoteak, minimalismoaren postulatuei jarraiki, norbere esentziarekin bat egitea ahalbidetuko duen denboraz kanpoko espazioa sortu nahi du, apaindurarik gabe.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button