ESZENA

Asteburu honetan abiatuko da “Poltsiko Antzerkia Jaialdia”

Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 30. edizioa irailaren 24tik urriaren 10era egingo da. Jaialdiak formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunak biltzen ditu, eta Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan burutu ohi da. Betiko legez, programazioak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen dituzten proposamenak biltzen ditu.

Aurten, 17 konpainia arituko dira 32 emanaldi eskaintzeko, eta horietatik 16 euskara hutsean izango dira. Proposamen pilo bat jaso dituzte Poltsiko Sorkuntzako deialdian, eta horien artean Dxusturi Teatroaren Lakoste izan da lan irabazlea. Bere ostean, eta lan finalista gisan, Zutani Teatroaren Bete ingoiau pieza lotu da.

Hain zuzen ere, ostiral honetan, 18:00etan, Sagastieder plazan, Dxusturi Teatroak Lakoste obra erakutsiko du, eta hitzordu horrekin abiatuko da aurtengo Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 30. edizioa.
Ikusgarriak auzoetara ere joango dira, Martutene (Etxarriene Zentroa), Igeldo (Igeldoko Ikastetxea), Antigua (Doka), Añorga (Antxon Ayestaran Gunea) eta Bidebieta (Kontadores).

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button