IKUS-ENTZUN

“Jai Alai Blues” dokumentalaren aurre-estreinaldia izango da Gernikan

Gorka Bilbao gernikarrak zuzendutako Jai Alai Blues dokumentalaren aurre-estreinaldia egingo da ostegunean, urriak 29, Bilboko Alondegian, 20:30etik aurrera, udalerri horretako zine-klubarekin lankidetzan.

Donostiako Zinemaldian ere izan zen Jai Alai Blues, Zinemira atalean, eta azaroaren lehenengo astean, hainbat zine-aretotan aurkeztuko da.

Filmak zesta punta kirolak aspaldi munduko makina bat herrialdetan bizitako loraldia du ardatz. Dokumentalak ondoko galderari erantzun nahi dio: “Nola izan liteke zesta punta (Jai Alai) bezalako kirol bat hainbat eta hainbat herrialdeetara zabaldu izana?”.

Hala, filmak zestaren historia jorratzen du, bai eta kirola horrek egindako ibilbidea arrakastatsu hainbat herrialdetan barrena. “Egipto, Txina, Filipinas, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alaien historiaren lekuko izan dira. Herrialde horietan, pilotariak artistatzat hartuak izan ziren eta hedabideek frontoietako nondik norakoen berri eman zuten”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button