Mikel Martin # 01 Galeria
Mikel Martin
Izena:
Mikel Martin
E-posta:
jariguai@hotmail.com
Web:
http://mikelm.mifotoblog.com/

Esperientzia:

“Ikusargi” tailerrean ikastaro bat egin ostean hasi zen egile hau argazkigintzaren munduan murgiltzen. Geroago, modu autodidaktan jarraitu du gero eta gehiago sakontzen. Arte honetatik ez da bizi zenbait enpresarako lan batzuk egin baditu ere. Argazkigintza mota guztiekin izan du kontaktua: natura, paisaiak, makroa, kirolak, erretratua, erreportaia, itsas azpiko argazkiak, eta abar. Orain teknologia digitalei esker panoramikak, anaglifoak-3D eta ukitu digitalak ere hasi da egiten. Teknika eta gaiak eten gabean aldatzea gustatzen zaio, eta gaur egun arkitektura, eraikuntzak, pertsonak eta abar atsegin zaizkio. Sari eta aipamen dezente lortu ditu bere ibilbidean zehar. Batzuk aipatzeagatik: Bilbao Distrito Foto 07 (akzesita), El Ensanche Bilbaíno lehiaketan (1. saria), Carnaval Aéreo lehiaketan (1. saria), Mikelats lehiaketan (1. saria), Villa de Plentzia lehiaketan (2. saria), eta beste asko. Ez dauka miresten duen argazkilari bat, izan ere edozein argazkirekin gozatzen du, izen handiko argazkilari baten irudiaren aurrean zein auzuneko zale batek eginikoaren aurrean.

Egilearen galeria gehiago

[1]