Nagore Legarreta # 01 Galeria
Izena:
Nagore Legarreta
E-posta:
nagore81@yahoo.com
Web:

Esperientzia:

Hernaniarra, 1981eko martxoan jaioa. Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatuta naiz(EHU). Ikasketak Suedian amaitu nituen. Orduz gero kazetari lanetan aritu nintzen 6 urtez Hernaniko Kronika egunkarian, baita argazkiak ateratzen ere. Gaur egun argazkilaritza digitalari buruzko klaseak ematen ditut hainbat herritako kultur etxeetan, eta lan pertsonalaz gain, enkarguak ere egiten ditut. Oraintxe, enkarguz, Gipuzkoako Sagardo Naturala elkartearentzat sagardotegiei buruzko argazki ugari ari naiz ateratzen. Ibilbide pertsonalari dagokionez, oraintxe kamara estenopeikarekin esperimentatzen ari naiz (norberak etxean egindako argazki kamara basiko/primitibo batekin). Serie honetan kamara estenopeikarekin ateratako argazkiak dira, hau da, norberak etxean egindako argazki kamara basiko/primitibo batekin. Seriaren izena Hondartzan da, eta argazkiak 2010eko udan atera nituen Donostiako eta Italiako hainbat hondartzetan.

Egilearen galeria gehiago

[1]