BERTSOTAN

BBK Sariketa prest finalerako

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak egun hauetan egin diren saio biekin, eta finalerako sailkatuta geratu diren talde biak Lea Artibai eta Ipar Uribe izan dira. Beraz aurten ere, sariketa honen finalistak iazko berberak izango dira.
Gogoratu sariketa hau eskualdeka jokatzen dela eta zazpi taldek hartu dutela parte: Enkarterria, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai.

Lehen finalaurrekoa Markinan egin zen, Lea-Artibai eta Bilboaldearen artean, eta bestea, berriz Durangon, Ipar-Uribeko eta Busturialdeko taldeen artean.
Markinako saioan 180 bat ikasle sutsuren aurrean egin zen, pankarta eta guzti. Giro bero honetan kantatu zuten bertsolariak honako hauek izan ziren: Josune Aramendi, Aissa Intxausti, Elene Lejarzegi, Olatz Ipiña, Pello Molinuevo, Txaber Ormazabal, Nerea Ibarzabal, Eneko Arrate, Xabat Galletebeitia, Irati Erkizia, Arkaitz Zipitria eta Pello Ormazabal.
Atzo, Durangoko institutuan izan zen finalaurrekoen azken saioa. Institutuko 200 ikasleren aurrean bertsolari hauek bildu ziren: Maialen Markaida, Inazio Vidal, Imanol Uria, Koldo Muñiz, Koldo Gezuraga, Asier Galarza, Peru Vidal, Peio Arondo, Arrate Illaro, Aitor Beitia, Nagore Beitia eta Jone Larrinaga.

Beraz final handia, datorren asteko ostegunean egingo da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpietan, sarrera doakoa izango delarik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button