Veronica Ordozgoiti # 01 Galeria
Izena:
Veronica Ordozgoiti
E-posta:
verordozgoiti@gmail.com
Web:

Esperientzia:

Veronica Ordozgoiti anoetarra da eta arkitektura ikasketak egin ditu Donostiako arkitektura eskolan. Gaur egun Donostiako arkitektura estudio batean egiten du lan.
Gustuko duen ofizioa da, gero eta gustukoago, eta bere etorkizuna arkitektura munduan ikusten badu ere, eta denbora gehiegi soberan ez badu ere, baditu beste afizio batzuk, hauen artean musika eta argazkigintza.
Argazkigintzari dagokionean, argazki kamerekin jolasten duela urte asko hasi zen arren, aurten, 2007ko martxoan, jarri du lehen erakusketa ikusgai, Donostiako 721 tabernan. Irailean, berriz, Mikelazulon jarri du bigarrena.
Bere ustez, “eskuartean dugun objektu oro ulertu eta eraldatzea da gure ardura, gauzen zergatia galdetu, mamia bilatu, objektuaren funtsa aurkitu, itxuraldatu…”.

Egilearen galeria gehiago

[1]