Marta Ortiz # Galeria 02
Izena:
Marta Ortiz
E-posta:
martitxubilbo@yahoo.es
Web:

Esperientzia:

Lanbidez, diseñatzaile grafikoa naiz, baina kazetari lanetan ere aritzen naiz aspalditik. Margogintzan aritu nintzen umetatik, eta askoz beranduago hasi nintzen argazkigintzan. Beharbada, horrek eragina izan du nire argazkietan.

Urte mordoan zuri beltzean bakarrik egin nuen lan, kolorearekin nola jolastu erabakitzen nuen bitartean, oso aukera interesgarriak ematen dituzten pelikula bereziak deskubritu nituen arte. Analogikoan aritzea gustatzen zait, kamararekin edo laborategian jolastea emaitza berrien bila, eta lan gehienak hala egiten ditut, nahiz eta batzuetan, digitalki eman azken ukitua. Baina oraindik ere ez daukat kamera digitalik.

Pariseko Père-Lachaise hilerrian edo Marrakechen egindako lanetako argazkiak daude bidaltzen ditudan hauen artean. Nire irudiak zenbait aldizkaritan argitaratu izan dira, eta hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu dut.
Oraintsu hasi naiz lanean santu eta martirien gaineko egitasmo berri batean.

Nire argazkilari gustukoenen artean izen batzuk: David Lachapelle, Pierre et Gilles, Jan Saudek edo Maggie Taylor. Azken honen webgunea biziki gomendatzen dut: www.maggietaylor.com

Egilearen galeria gehiago

[1] [2]