Patxi Badiola # Galeria 1
Izena:
Patxi Badiola
E-posta:
patxirune@hotmail.com
Web:

Esperientzia:

Kostaldeko herri batean jaio nintzen 1966ko irailean, berton bizi nahiz eta ez dut beste leku batera mugitzeko asmorik. Belaunaldiz- belaunaldi arrantzan jardun duten familia batean jaio nintzen, gaztetan neuk ere ogibide bera hautatu nuen eta honen eraginez diot honenbesteko begirunea itsasoari.

Beti erakarri naute ama-lurrak, animaliek, aldizkari eta telebistako dokumentaletan ikusten ditugun urruneko paisaia zoragarriek …

Denborarekin eta erakartzen nauten bi gauza hauek baturik konturatzen hasi nintzen urruneko paradisu hauek ez direla horren urrunekoak, hemen hurbil ere aurkitzen direla, bizi garen lekutik gertu, zain daude guk gure tripodearekin prest gaudela argi berezi batek argitu eta guk betiko momentu hori gordetzeko.

Nire argazki irteeretan lehenengo gauza gozatzea da … Euskal Herriko bazterretan ibiltzen gozatzen dut, nire begiek ikusten duten edertasun natural guztia argazki artxibo batetan harrapatu nahian … harkaitz hori argitzen duen eguzki izpia … ur azal lasai edota ondar bustiaren gainean islatzen diren odeiak … nire oinak bustitzen dituen kresal hori, nire behatzak hondarpean murgiltzen dituena … uhinen garraxi eta ur-jauzi baten marmarra entzunez … argazkitu aurretik gozatu …

Egilearen galeria gehiago

[1]