LITERATURA

Amaia Lasaren alfabeto berria

Larunbatean, abenduak 14, Amaia Lasaren alfabeto berria izenburuko eskola hartuko dute Literatura Eskolako ikaskideek Bilboko Alondegian, Josune Muñoz eta Amaia Lasaren eskutik.

Hitz nahastuak eta XX. mendeko poesia kaierak oinarri hartuta Amaia Lasaren poesigintzaz arituko dira berbakideak.

Amaia Lasaren alfabeto berria aldarrikatu zuen Nereak ez diren lurralde hauetatik poema musikatu zuen Josetxo Goia-Aribek Los pendientes de la reina diskoan A,E,I,O,U izenburupean.

Egunean
desioaren gogoa hila.

Gauean
gogoa desiratua.

Beti, ia beti
nahi behar izan, baina…

Gehienean
hutsaren haserrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button