Felix Urrutia Kostaldea
Felix Urrutia
Izena:
Felix Urrutia
E-posta:
felixurrutia@gmail.com
Web:
http://www.blogak.com/felixurrutiaargazkilaria

Esperientzia:

Nahiko gaztetatik eta kamara konpaktu batekin hasi zen argazkigintzaren mundu honetan. Geroxeago, 1978 inguruan, reflex analogiko bat erosi eta argazki ikastaro bat egin zuen Mungiako Torrebillela Kultur Etxean. Argazki liburuak eta aldizkariak ere asko lagundu zioten hasierako momentu haietan eta 2002. urtean, negatiboak eta diapositibak eskaneatzeari ekin zion. Gaur egun, Internet, tresna interesgarria bihurtu da eta hor sartu da eskaneatutako argazkiak erakusteko asmotan. Horri esker, argazki asko ikusi ditu eta ondo etorri zaio bere hobekuntzarako.
Gaur egun, argazkilari gehienen antzera, kamara reflex digital batekin dabil. Nire argazkietan gehien erabiltzen duen gaia natura da baina beste gai batzuekin ere asko disfrutatzen du. Argazki lehiaketetan eta argazki rallytan parte hartu izan du lanekin eta sari batzuk lortu azkenengo 25 urteetan. Argazki erakusketa bat ere egina dauka herriko Mungiako Torrebillela Kultur Etxean, "Mungiako paisaiak, flora eta fauna" izenburuarekin eta 40 argazkirekin. Bestetik, naturari buruzko bere 30 argazki "Mungiako Ingurumen Ondarea" liburuxkan argitaratuta daude.

Egilearen galeria gehiago

[1] [2]