Asier Castro # 01 Galeria
Asier Castro
Izena:
Asier Castro
E-posta:
asier@ikusibilbao.com
Web:
http://www.ikusibilbao.com

Esperientzia:

Asier Castro (Bilbo 1975)
Bere aitaren eskutik hasi zen argazkigintzaren munduan. Honek erakutsi zizkion makinaren erabilpena zein laborategiko zuri-beltzaren misterio guztiak.
Ehunka sari eta aipamen nazional zein nazioarteko jaso ditu bere ibilbide osoan zehar. Batzuk nabarmentzearren: ACEF-eko titulua (Artista de la Confederación Española) 2005ean, 2007ko European Wildlife Photographer of the Year izenekoan 2. saria paisaian, 2007ko Al-Thani Award-en urrezko domina eta bi Highlight Alemaniako Glanzlichter delakoan, 2008an. F.I.A.P (Federación Internacional de Arte Fotográfico) eta C.E.F-eko dominak ere jaso ditu.
Diseinatzaile grafikoa izateaz gain, irudiak saltzen ditu serie mugatuetan eta zenbatuetan.<i>Visión Salvaje, Conocer Navarra, Neu, Pyrénées Magazine, Basque Magazine eta National Geographic </i>bezalako argitalpenetan agertu dira bere lanak.
José Benitoren La fotografía creativa del paisaje eta Visión Salvaje 2006 liburuetan ere parte hartu du.
Erakusketa eta ikus-entzunezko asko egin ditu Bilbon, Donostian, Eibarren, Beasainen, Madrilen, Valladoliden, eta abarren.
F.I.A.P., C.E.F., Portfolionatural eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kidea da.

Egilearen galeria gehiago

[1]