Axi Olano # 01 Galeria
Axi Olano
Izena:
Axi Olano
E-posta:
axi@ya.com
Web:

Esperientzia:

Axi Olano Beasainen jaio zen 1966an eta duela 20 urte hasi zen argazkigintzan. Betiere amateur jardun du. Kalean, Gasteizen, topatutako bildu ditu hona. Alde zaharreko portaletako zenbakiak, asko eta asko. Baita kaleko altzari, erakusleiho, afixa eta estoldetan ere harrapatuak. Zenbakiekin oso gauza bitxiak gertatzen direla ohartu gara, balio estetikoaz haratago jendearen bizimoduaz ari zaizkigu, ia bizi propioa bereganatuz. Badira birmargotuta gero azpiko zenbakia agerian geratu zaizkien atariak, ama-alaba gisa elkarri lotuta agertzen direnak, portzelana kraskatuan hautsak erdi janda daudenak behinolako kale dotorean, atariari zenbakia aldatu eta zaharra berpiztu zaiona... eskizofrenia, metamorfosia, inperfekzioa.

Egilearen galeria gehiago

[1]