Lartaun Iturbe Galeria 1
Izena:
Lartaun Iturbe
E-posta:
lartauniturbe@hotmail.com
Web:
www.lartauniturbe.com

Esperientzia:

1985eko neguan jaiotako mutil Aretxabaletar bat naiz. Umetatik aita kamera eskuetan hartuta ikusi eta gero, nire lehenengo soldata reflex kamera batetan gastatu nuen. Eta berarekin ari naiz oraindik, milaka argazki atera ditut eta beste hainbat ikusi. Milaka argazki ikutu ditut eta beste hainbat aztertu. Milaka borratu eta milaka deskubritu. Aitarekiko sentitzen nuen inbidia hura afizio dut orain, eta ikasketarik jaso ez dudan arren afizioa dut irakasle, eta gure ingurunea ikasgai. Denetarik dugu eta denetarik dago. Honelakoak dira nire argazkiak.

Eta guzti honek jaiotzear dagoen www.lartauniturbe.com argazki blog berri bat ekarri du, non argazkia eta hitza partekatuko ditudan.

Argazkilaria: Ekaitz Filarmendi herrikidea egiten ari den lana ikusteko irrikaz nago.

Egilearen galeria gehiago

[1]