Batiste Ezeiza Galeria 2
Batiste Ezeiza
Izena:
Batiste Ezeiza
E-posta:
xapaburu@hotmail.com
Web:

Esperientzia:

Artean ikastolan zela, argazkilaritza ikastaro bat egiteko izena eman zuen klasekide batzuekin. Hau izan zen reflex kamera bat hartu zuen lehen aldia, osabak utzitako Nikon zahar bat. Asko gustatu zitzaion argazkilaritza mundua, nahiz eta momentu hartan ez zion jarraibide handirik eman. Ondoren, Leioan Kazetaritza ikasketak burutzen ari zela kontaktua berritu zuen kameren munduarekin, esperientzia nahi bezain aberasgarria izan ez zen arren. Gehiago ikasi eta egiteko gogoarekin geratu zenez, bere aldetik argazkiak ateratzen hasi zen, gauzak frogatu eta bere kabuz ikastekotan. Honek asko lagundu dio, baina momentu honetan goi-mailako Irudi zikloa burutzen ari da, bere esperientzia aberasteko asmotan. Noiz behinka familiari errekisatutako reflex analogiko zaharrak erabiltzen dituen arren, azken aldian digitalarekin egiten ditu argazki gehiago, baina oso gustuko du pelikulak duen xarma...

Egilearen galeria gehiago

[1] [2]