Pilar Corrales #01 Galeria
Pilar Corrales
Izena:
Pilar Corrales
E-posta:
pilar-sana@hotmail.com
Web:
http://www.myspace.com/pilarci

Esperientzia:

Pilar Corrales Bermeon jaio zen 1969an. Jaunartzearekin batera Kodak Instamatic 133x makina oparitu zioten eta harrezkero ez dio argazkiak egiteari utzi. 1989an Bermeoko Zoom Argazki Taldean sartu zen eta errebelatu analogikoaren trukuak ikasi zituen. Aro digitalarekin gela iluna eta isurkinak aparte utzi zituen eta fotoshop eta euskarri digital berriak ezagutu ditu. Bidaiak egiten dituenean da argazkiak ateratzen gehien gozatzen duen unea, baina edozein momentua izan daiteke egokia kamerak harrapatzeko. Erakusketa batzuk egin ditu honezkero. Bidaietako argazkiak, Indiakoak, Asiakoak orokorrean, hainbat tokitan eskegi ditu: Bilbon, Bartzelonan, Donostian,... Normalean tabernetan erakusten ditu jende pilo batek ikusten dituelako. Gustuko argazkilariak: Mapplethorpe, Caroline Halley des Fontaines, Mario Testino, Helmut Newton, Henri Cartier-Bresson eta bere garaikideak.

Egilearen galeria gehiago

[1]