Julen Landa Galeria 3
Izena:
Julen Landa
E-posta:
txanoduna@gmail.com
Web:
http://www.flickr.com/photos/txanoduna/

Esperientzia:

(Bilbo, 1960)
35 urte baino gehiago mundua laukitxo baten bidez begiratzen. Autodidakta. Denok bezala, hurbilago neukana argazkietan islatzen hasi nintzen: lagunak, senideak, nire inguruak... Urteak pasata, pixkanaka, argazki kamera alboan utzi nuen, baina mundu digitala heldu zitzaigunean berriro berreskuratu nuen, eta horretan jarraitzen dut, egunero ikasten. Uste dut argazkilaritzak opari eder bat eskaintzen digula argazki kamera eskuetan daramagunoi; koloretan, mugimenduan. putzu baten islan, gauza txikietan dagoen edertasuna gozatzen irakasten digula, eta mundua ikusteko daukagun era besteen begien aurrean jartzeko aukera ematen digula. Kaleak eta jendeak maite ditut; eta haiek eskaintzen diguten etengabeko irudi sorta maite dut batez ere. Ez daukat eredu bat argazkilaritzan, baina, norbait aipatzekotan; Robert Disneau, klasikoen artean, eta Rui Palha gaur egungoen artean aipatuko nituzke. Argazkilaritzari buruzko web bat ere aipatzea eskatzen didate... http://sientateyobserva.com/ Argazkilaritzaz hitz egitea, gehienetan teknika eta tresnaz, megapixelez eta fokalez hitz egitea den garai batean, argazkilaritza arte eta sentipen moduan erakusten digute oraindik.

Egilearen galeria gehiago

[1] [2] [3]