Emi Arias #01 Galeria
Emi Arias
Izena:
Emi Arias
E-posta:
earias@ayudaenaccion.org
Web:
http://www.flickr.com/photos/emilita/

Esperientzia:

Emi Arias naiz, Kazetaritzan lizentziatu nintzen EHUn. RTVEko Telebista Masterra egin nuen Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean, eta Nazioarteko eta Hego Aldeko Herrialdeetako Informazioan espezialista naiz Madrilgo Complutense Unibertsitatearekin. Argazkigintza dokumentala ikasi dut Blankpaper-en (Madril), eta baita Narrazio Laburra ere Madrilgo Idazleen Eskolan. Honako hedabide hauen erredakzioetan aritu naiz: Gorliz Irratia, El Correo, El Diario de León, La 2 Noticias, Informativos TVE eta La Sexta. Hirugarren sektoreari dagokionez, Amnistia Internazionala erakundeko komunikazio-kabinetean kolaboratu dut, eta 2008 urteaz geroztik Ayuda en Accion erakundeko komunikazio sailean dihardut, nazioarteko informazioa koordinatzen, baita eragin eta sentsibilizazioko kanpainen sailarekin ere. Gainera, Muévete por la Igualdad, Es de Justicia izeneko genero-kanpainako hedabideen gaia koordinatzen du. Honako hauek atsegin ditut: Pep Bonet, Natchwey, Bruce Guilden, Cristina García Rodero, Helmut Newton, Cartier Bresson, Robert Capa, García Alix, Doisneau, Man Ray, Abott, Cecil Beaton, Bill Brandt… eta beste hainbat ere. Serie honetako argazki gehienak Bangladeshekoak dira. Mundutik at dauden burdelak, non sexu-langileek apenas gainditzen duten adin-nagusitasuna, azidoarekin eraso egin dieten emakumeak, aldaketa klimatikoaren biktimak, Aila zikloiak kalteturikoak, eta kaleko neskatxak. Ikusarazi gabe gelditu behar ez duten errealitateak dira, eta aldaketa horretarako lehendabiziko urratsa honako hau dela uste dut: existitzen direla jabetzea. Gainontzeko argazkiak Ugandan egindakoak dira, non En Portada (La 2) telebista-saiorako dokumentala filmatu genuen. Argazki hauek Kalangalari buruzko ikuspegia eskaintzen dute, Victoria lakuan dauden “IHESaren irlak”. Iparraldean dagoen Lirako irudi batzuk ere badaude. Bertan, LRA gerrillatik ihes egin duten haurren irri behartua ikusten da, LRAk gerrarako erabiltzen baititu umeok. Afrika eta Asia albistegietan ikusten dugunaz aparte, itxaropena eta poztasuna ere badira, euria ari duenean lokatzetan salto egitea, hondar gorria, eta milioika pertsonen esfortzua, ezinbestekoa, beharrezkoa, eta justua den aldaketa erdiesteko. Une hori modu aktiboan espero da, erlojuek denbora ez dutela neurtzen dakienak duen pazientziarekin.

Egilearen galeria gehiago

[1]