IÑAKI MENDIZABAL ELORDI Galeria 1
Izena:
IÑAKI MENDIZABAL ELORDI
E-posta:
inakimendizabal@gmail.com
Web:

Esperientzia:

José Javier Ganboa kazetaria eta lagunak errelatoen harrapatzailea deitu dio Iñaki Mendizabali. Izan ere, badira pelikula bat kontatzeko orduak behar dituztenak; Iñakiri nahikoa zaio argazki bat; errelatoak kontatzen ditu instantanea batekin. Inork ez du bizitza izoztu bat topatuko, ez eta denboran geldirik dauden istorio zatiak ere. Kontrakoa baizik. Bere kameratik, ikusleak asmatu egin behar dituen narrazio osoak sortzen dira. (…)

Esaten da argazkilariek begietan daramatela argazki-makina; dena lente horietatik ikusten dutela. Mendizabal ez da, hortaz, argazkilari bat, Nikon batekin adierazpenak egiten dituen aztarnaria baizik. Bere argazkiak ez dira inoiz geldirik egoten, koadraturik dauden arren. Garatzen dira.

Irudi original bat harrapatu duela uste denean, narrazio bat harrapatu du.

Iñaki Mendizabal Elordik (Berriatua, 1968) Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Kultur Etxean (2013); Durangoko Arte eta Historia Museoan, eta Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean (2014) egin ditu erakusketak.

Egilearen galeria gehiago

[1]