Iratxe Bilbao Galeria 1
Izena:
Iratxe Bilbao
E-posta:
bilbaoiratxe@hotmail.com
Web:
http://iratxebilbao.tumblr.com

Esperientzia:

Iratxe Bilbao Mungian jaio zen 1988an. Betidanik izan du argazkilaritzarekiko jakinmina, hortik, bere autodidakta ibilbidea. Hala ere, azken lau urteak Buenos Airesen eman ditu, zenbait tailer eta ikastaro eginez, bere teknika landu eta hobetzeko, argazkien zentzua eta lengoaia ezagutu eta azaleratu nahian. Formatu analogikoan lan egiten du, 35mmko pelikularekin, argazki estenopeikekin ere jolastuz. Kolorea erabiltzen duen arren, zuri-beltzarekin hasi da, berak bere materiala argitaratu ahal izateko, irudiaren prozesua hasieratik amaierara bizi ahal izateko. Bere gai erabilienak leku deslaiak, natura zein atrakzioparkeak dira besteak beste, baina batezere, bizitzaren egunerokotasuneko uneak.

Egilearen galeria gehiago

[1]