Dabid Gimenez #01 Galeria
Izena:
Dabid Gimenez
E-posta:
dabid@argindar.com
Web:
www.argindar.com

Esperientzia:

Argazkilari bezala Dabid argindar ezizena erabiltzen duen argazkilari Donostiarra naiz, Gros auzokoa, gaur egun Andoainen bizi dena, argindar, argia + indarra hitzen elkarteta bat da.

Oso txikitandik gustatu izan zait argazkilaritza, aitarengandik datorkidan afizio bat da. Hasieran txuri beltzezko laborategian egiten nituen nire lehenengo saiakerak, denbora bat utzita eduki ondoren, digitalarekin berriro suspertu zitzaidan griña eta hasieran afizio bat zena, gaur egun lanbide bezela daukat.

Laneko argazkietatik aparte, naturan ibiltzea gustatzen zaidanez, paisaien argazkiak oso gogokoak ditut, minimoak, elementu gutxikoak, argia eta enkuadrea oso kontuan artuz.

Gustoko dudan argazkilari bat esatekotan, denak ala inor ez esango nuke, argazki onak gustatzen zaizkit, berdin zait, tematika, estiloa eta nork sinatzen dituen, baina bat esatekotan ?Michael Kenna datorkit burura.

 

Egilearen galeria gehiago

[1]