Javi soto # 01 galeria
Izena:
Javi soto
E-posta:
jabisoto@gmail.com
Web:

Esperientzia:

Jabi Soto Madrazo. Gasteiz Argazkilaritza gorroto dut; argazkilaritza maite dut. Argazkilari baten ibilbidea irakurtzen dudanean, ia beti sei edo zazpi urterekin hasi zela ikusten dut, normalean senide batek oparitutako kamera sinple baten bitartez. Ez da nire kasua. Sei urte izandako mutiko horren gogorapenik ez daukat ia. Ezin dezaket esan, beraz, jaio nintzenetik argazkilari izateko gogoa izan dudanik. Hamaika urtez hautsa hartzen egondako kamera sinple bat opari gisa jaso arren. Ez, bederen, hogei bat urterekin gure aitak bere bihotzeko pentax-a erabiltzen utzi zidan arte. Orduantxe konturatu nintzen argazki bat makina baten botoitxoari sakatzea baino askoz gehiago zela. Eta aitarekin batera autodidaktismoari buru belarri ekin nion, hastapeneko tailer txiki batzuk egin arte. Garai hartan EHUn ikasten nengoen arren Bartzelonara joatea erabaki nuen, argazkilaritza eskola batean urtebeteko ikasketak burutzeko asmoz. Han ikasi nuen zuri-beltza zela adierazteko nire erarik maiteena, baita neure buruari funtsezko galdera bat egiten: Zergatik egiten ditut egiten ditudan argazkiak? Etxera bueltatzerakoan nire lehenengo erakusketa indibiduala egin nuen taberna batean. Ondoren erakusketa kolektiboetan ere parte hartu dut, esate baterako Gasteizen, Durangon, Zaragozan edo Buenos Airesen. Arabako Argazkilaritza Elkarteko kidea ere banaiz. Azkenaldi honetan, errealitatea eta fikzioaren arteko eztabaidan murgildurik nago, baita neure burua ezagutzen ere, autorretratuak interesgarri oso egiten zaizkidalarik. Gaztesareak argitaratu berri duen Izarapeko aholkuak sexugidako argazkiak nireak dira ere bai, aita laguntzaile bezala izan nuelarik. Gizarte etxeetan hastapeneko argazkilaritza eskolak ematen ditut, sex-shop batean nire lanarekin batera. Eta nik, argazkilaritza nuen maite. Argazkilari bat: Hiroshi Sugimoto.

Egilearen galeria gehiago

[1]