Iñigo Arza # 01 Galeria
Izena:
Iñigo Arza
E-posta:
inigolai@yahoo.es
Web:

Esperientzia:

Inigo Arza Zornotzan jaio zen 1969an eta betidanik gustatu zaio irudi grafikoarekin zerikusia zuen oro (pintura, marrazkiak, argazkilaritza, eta –grafia sufijoarekin amaitzen duen guztia), Argazkiak egiten urte dezente eman duen arren duela gutxira arte ez du behar bezala gozatu. Orain bai, bidaiatzea eta argazkiak ateratzea, bere bi pasioak batu dituenean, bai. Orain dela 10 hilabete Asiatik egiten ari da bidaia bat (Thailandia, Laos, Kanputxea, Vietnam, India, Australia,...) eta badirudi ez duela amaierarik. Seguruenik Zelanda Berria, Txina eta Tibet bisitatu beharreko tokiak izango dira laster batean, gauza gehiago ikasteko eta eskarmentua eta esperientzia berriak jasotzeko, argazkietan ateratzen saiatzen den irudiekin. Buruan, beti izan ditu argazkilari klasikoen mila irudi, mila argazki. Egun batean hunkitu eta adoretu zuten argazkilariak izan dira hauek. Egun batetik bestera, gero eta interes handiagoa dauka argazki-kazetaritzan eta bidaietako argazkigintzan. Orain Australiako Sydney hirian bizi da, baina gero...

Egilearen galeria gehiago

[1]