Jabi Garrido # 02 Galeria
Izena:
Jabi Garrido
E-posta:
javifgarrido@hotmail.com
Web:
http://www.galeriade.com/jabigarrido

Esperientzia:

Esperientzia: Gazte-gaztetatik argazkigintzarekiko grina sentitu du irudiak ematen digun ezusteagatik. Pentax MX batekin has izen argazkiak egiten aspaldian, eta garai hartakoak dira Egin egunkariarekin eginiko kolaborazioak. Aro digital honetan berriz hartu du argazkigintza Nikon D70s bat baliatuz. Azken aldi honetan aipamen berezi batzuk jaso ditu: Alsina 2006 lehiaketarako lan bat aukeratua izan da; Barakaldo es tu Casa 2007 lehiaketan 1. akzesita; Leioa Umore Azokako rallyan finalista; Bizkaia Internacional XLI. Lehiaketan bere obrak aukeratuak izan ziren, baita katalogoan atera ere; Canalbarakaldo kirol argazkian 1. saria eta Bilbao Distrito Foto-n bere argazkia ere aukeratua izan zen. Bere argazkilaririk nahienak reporterrak dira, errealitate gordina erakusteko eta irudi bat ateratzeko bizia ere arriskatzen dutenak, bereziki Magnum agentziakoak. Azken bolada honetan Ricky Davilaren lanaren jarraipena egiten ari da.

Egilearen galeria gehiago

[1] [2]