Javi Muñoz Txirloro # 02 Galeria
Javi Muñoz Txirloro
Izena:
Javi Muñoz Txirloro
E-posta:
txirloro@gmail.com
Web:
http://www.txirloro.com

Esperientzia:

Esperientzia: Argazkilari bilbotar hau Muxikan bizi da eta 70. hamarkadan hasi zen argazkigintzarekin zaletzen. 1983an lantokiko argazki-elkartea zabaldu zuen eta handik aurrera bere obsesio bihurtu da.
Duela gutxi Canon EOS 5D makina erosi du eta argazkigintzari zuku guztia aterako dio.
Beraz ez da hasiberri horietako bat Javier Muñoz Txirloro. Sariak eta aipamenak ere jaso ditu. 2003an BBK-k antolaturiko Lehiaketa Sozialean bilduma onenari saria eskuratu zuen. Hurrengo urtean beste sari bat eskuratu zuen atal berean. 2005ean Fotografia en la Red izeneko liburua plazaratu zuen Ojodigital kolektiboko kideen artean. Honetaz gain, erakusketa askotan eta katalogo askotan ikusi ahal izango ditugu bere argazkiak. Azkenik, aurten Zumaiako XIX. Argazki Lehiaketan 1. saria eskuratu du.
Koloreak zuri-beltza baino gehiago gustatzen zaizkio, eta orokorrean gai sozial eta urbanoak hartzen ditu, baina Kenyara eginiko bidaia baten ostean animaliekiko eta orokorrean izadiarekiko grina piztu zaio.
www.federacionfotovasca.org izeneko webgunea ere koordinatzen du.
Txina eta India kurritu ditu kamararen begietatik. Bere argazkilaririk nahienak:
Chema Madoz eta René Asmussen dira. Webgunerik ederrenak:
Federacion Agrupaciones Fotograficas del Pais Vasco
Ojo Digital

Egilearen galeria gehiago

[1] [2]