ARTEA

Ganorabako Komiki Lehiaketa

Basauriko Kultur Etxeak Ganorabako Komiki Lehiaketa atondu du. Bertan, edozeinek parte hartu ahal du: bakarka ala gidoilaria eta marrazkilaria, biak batera. Gaia librea da, eta euskaraz edo gaztelaniaz eginiko lanak izan daitezke. Aurkezteko epea 2011ko martxoaren 31n bukatzen da.

Lehiaketara jatorrizko lanak aurkeztu behar dira eta edozein teknika erabil daiteke. Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez (edo beste neurri proportzional bat). Idazkuna jarrita eta formatu bertikalean aurkeztu beharko dira. Lau orri hauetan istorio bakarra, istorio batzuk edo biñeta saila ere aurkeztu ahal izango dira. Lanak zuri-beltzetan edo koloretan, eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal dira.

Komikiak Pozokoetxeko Kultur Etxean aurkeztuko dira edo postaz bidali helbide honetara bidali: Ganorabako Komiki Lehiaketa. Posta Kutxatila 119. 48970 Basauri (Bizkaia).

Sariak honako hauek izango dira: lehenengoak 900 euro poltsikoratuko ditu; bigarrenak 450 euro; eta hirugarrenak 300 euro. Bi accesit ere izango dira: saririk jaso ez duen euskarazko autore onenak, eta saririk hartu ez duen Basauriko autore onenak 300 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Lehiaketaren xehetasun guztiak hemen jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button