Alejandro Bergado # Paisaiak zuri beltzean
Alejandro Bergado
Izena:
Alejandro Bergado
E-posta:
alejandro.bergado@gmail.com
Web:

Esperientzia:

Alejandro Bergado ( Bilbo 1975) Txikitatik marrazkia eta pinturarekiko interesa piztu zitzaion. Unibertsitatean izan zituen lehen kontaktuak argazkigintzarekin. Errebelatzeko prozedura magikotzat jo du beti. Laborategiko giroa eta argia esperientzia ahaztezinak dira, eta zuri-beltzezko argazkiak lortzeko manipulazioa, zaintza eta prozedura kimikoa, bereziki, oso ondo gogoratzen ditu. Ikasketak amaitu ostean Londonera joan zen bizitzen Arte Ederreko ikasleen giroan murgiltzeko. Han argazkigintza esperimentala eta sortzailearekin lehen harremana izan zuen. Honek kamerarekin adierazteko aldaketa ekarri zion. Erakusketaren bat egin zuen eta zenbait proiektutan hartu zuen parte. 2005ean bere lehen reflex digitala eskuratu zuen eta Photoshop programarekin jolasten eta foroetan esku hartzen hasi zen.Gaur egun formatu osoko kamera bat du eta Ojo Digital, Artlimited eta Deviantart kolektiboetan kide da. Esposaketa luzeko argazkiak egiteko proiektu ezberdinetan dago murgilduta. Gradu altuko dentsitate neutroko filtroak erabiliz irudiak lortzen dira egun argiz. Denbora zati luze bat istant batean harrapatzeak, bertako elementuak hartu eta eszena atenporal eta onirikoetara eramaten ditu. Erreferente fotografiko asko ditu, klasikoak zein garaikideak. Bat aipatzea zaila da. www.artlimited.net eta www.deviantart.com bisitatzea gomendatzen du.

Egilearen galeria gehiago

[1]