Jose F. Loroño Dudagoitia # 05 Galeria
Izena:
Jose F. Loroño Dudagoitia
E-posta:
belatxikieta@terra.es
Web:

Esperientzia:

Jose F. Loroño Dudagoitia Zornotzan jaioa da. Betidanik izan da autodidakta eta ia bizitza osoa eman du argazkiak ateratzen, bolada luze batean erabat utzia izan badu ere. Erreportaje-argazkiak ditu gustuko, lan horiek istorio bat kontatzen edo laburbiltzen digutelako, eta horietan garrantzi gutxikoak dira photoshop programarekin egin daitezkeen manipulazioak. Argazki rallyetan parte hartzea asko gustatzen zaio horrexegatik, hain zuzen. Bertan, une horretan ateratako argazkia al dente dago, trikimailurik gabe, asmaturiko kolorerik gabe, baina, bere aburuz, rally gutxi egoten da Bizkaian, zoritxarrez. Henry Cartier-Bresson, Robert Doisneau edo Sebastião Salgado argazkilarien lanak miresten ditu egile honek.

Egilearen galeria gehiago

[1] [2] [3] [4] [5]