Magali Mintegiaga # 05 Galeria
Izena:
Magali Mintegiaga
E-posta:
esepeligroesfalso@hotmail.com
Web:
http://www.proyectopanda.com.ar

Esperientzia:

Magali Mintegiaga artista polifazetikoa da, eta argazkigintzan eskarmentu handikoa.
Getxo Arten (2006) "Debajo del hombre, encima del burro" obra. Aukeratua izan zen urte berean Foto Distriton eta aurten accesit bat ere jaso du lehiaketa berean. Munduetako Tabernan ere erakusketak egin ditu. Ikus-entzunezkoak ere atondu ditu: "Nunca el mismo rio", "Hermeneútica" eta "Genao" tituluekin. Eta gidoigintzan ere aritu izan da "El entierro eta Fotografia de una mujer retratada sobre piso de cemento" lanetan. Gaur egun "Katita" proiektuan lanean ari da. Poesian Leopoldo Marechal 1996ko 1. saria eskuratu zuen, eta "Buenos Aires no duerme" eta "El exterminio de la razón" izeneko liburuak ere plazaratuak ditu. Antzerkiak eta dantzak ere ez dute berarentzat misteriorik gordetzen. Eta zenbait instalazioren egilea ere bada: "Rebelión eta Una interrupción es un acto de presencia". Gaur egun "Organiqué" proiektuan jarduten du. Elementu organikoak (odola, gorputzaren isurkinak, atzazalak, ileak eta usteltzeko bidean dauden elementuak) erabiltzen ditu proiektatzen diren diapositibak egiteko. Proiekzioaren gainean collageak egiten dira, irudiak, liburuetatik hartutako testuak, argazkiak eta abar erabiliz.

Egilearen galeria gehiago

[1] [2] [3] [4] [5]