Bidali zure galeria Artista guztiak
Asier Martinez # Galeria 1
Esperientzia:

Asier Martínez de la Pera 1984. urtean jaio zen Portugaleten.

Marrazteko zaletazunak Arte Ederretako ikasketak aukeratzera eraman zuen eta 2008an lizentziatu zen. Diseinu grafikoa egin arren ilustrazioak ematen dio benetako askatasuna.

Karrera bukatu orduko “Inteligencia emocional en la familia” liburuko ilustrazioak egin zituen.

Zenbait animazio ere egin ditu,  kosmodisea 2010 sari ematean kursaalean proiektaturiko marrazki bizidunak, besteak beste. “Sortzeko edoeta grafikoki komunikatzeko nahi hori diseinuen edo iluztrazio estatikoen bitarez egiten hasten zarenean, zergatik ez animatzen hasi?”

Kartelak, komikiak, eta zenbait irudi korporatibo egin ditu. Komikia eta humore grafikoa lantzen hasi eta 2012an Rekalde aretoan ospaturiko II. komiki lehiaketaren irabazlea izan zen. Portugaleteko komiki lehiaketan ere hartu du parte.

Tinta, akuarelak, eta irudi digitala dira egun jorratzen dituen teknikak.

Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria atera eta egun ilustrazio goi ziklo batean dabil irakasle Bilboko Argi Arte zentruan.

 

 

Egilearen galeria gehiago

  • [1]