Bidali zure galeria Artista guztiak
David de las Heras # Galeria 1
Esperientzia:

David de las Heras (Bilbo, 1984) EHUko Arte Ederretako ikaslea da, baina jada makina bat erakusketetan esku hartu du, bereziki 2009 urtean, hala nola, Getxoarte 09, Zeitgeist 09 edo Superpop.

Bilbotarraren obran ohikoak dira formatu handiko koadro hiperrealistak. Azken boladan, ordea, ilustrazio txikiekin osaturiko formatu txikiko margolanak egiteari ekin dio, arnasa hartzeko beharra izango balu bezala, “denbora laburrean margotu behar izan nuen formatu handiko koadro serie batekin beteta amaitu nuen, atsedena behar nuen”.
Halaber, sortze lana, prozesu liluragarria dela dio, alegia, ezinbestekoa berarentzat, “pintura edo artea sortzea bizitzeko behar gisa sentitzen dut”.

Volatil izan da berak atondu duen azken erakusketaren izena, Bilboko Belaza galerian. Bitartean Liburu desberdinak ilustratu ditu hala nola “Martin, de grumete a capitan”.

Egilearen galeria gehiago

  • [1]