Bidali zure galeria Artista guztiak
Izaskun Álvarez Gainza # Galeria 1
Esperientzia:

(Donostia, 1982) Bilbon bizi eta lan egiten du 2002az geroztik. Egun tesia egiten ari da, Teknika Grafikoak gai hartuta, Marrazketa sailean (Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea). Ikasketa Aurreratuen Diploma (EHU, 2010).
Arte Ederretako Lizentzia (Marrazketa Saila, EHU, 2007). Diseinu-ikasketak (Kunsthal Arte Plastikoen eta Diseinuaren Eskola, 1996-2002). 2008az geroztik, Belle Crö proiektuaren edizio-lanetan ari da, 1.000 aleko banaketa duen formatu anitzeko argitalpen-proiektuan alegia. Hainbat beka eskuratu ditu Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Artelekuk, Bilbaoarte Fundazioak eta Talens Fundazioak emanda. Lanak erakusgai izan ditu nazioko zein nazioarteko jaialdi, azoka, galeria, lehiaketa eta abarretan. Lantegi eta mintegi ugaritan hartu du parte, besteak beste, ondokoekin: Pepe Fuentes, Don Herbert, Izar Neuman, Azucena Vieites, Daniel Canogar, Martín Azúa, Nerea Zapirain, Jon Mikel Euba eta La Taller.

Ondoko bilduma hauetan badira haren zenbait lan: Iruñeko Udala, Sanxenxoko Udala, Liburutegi Nazionala, Bizkaiko Aldundia, Gipuzkoako Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Caja de Ávila fundazioa, Palacio de los Serrano, Talens fundazioa, Oviedoko aLfaRa aretoa, Serres Art galeria, Bilboko Arte Ederren Museoa, Enkartur Enkarterriko Turismoa, zenbait bilduma partikular eta abar.

Egilearen galeria gehiago

  • [1]