Bidali zure galeria Artista guztiak
Ramon Zabalegi # Galeria 1
Esperientzia:

Momenturen batean ahaztu nuen txikitan ze gustoko nuen marraztea. Urte asko igaro nituen marraztu gabe, injenieritza bezalako gauza serioak egiten. Urteak joan eta halako batean denbora luze batez etxe-zuloan sartuta egotera behartuta egon nintzen.  Eta marrazten hasi nintzen berriz, eta horrek salbatu ninduen. Argazkilaritza ere ikasi nuen. Ez naiz geroztik geldirik egon. 

Musika zalea naiz, kontzertuetara joaten eta kontzertuak antolatzen eman ditut urteak; eta gustoko ditudan musikarien eta nere irudien arteko loturak -kartelak, argazkiak, kamisetak edo diskoen azalak ala diseinuak izan- modu naturalean ematen dira. Arrazoi horregatik, lan dezente bIDEhuTS kolektiborako egin ditut; bertako asko lagunak ditudalako eta egiten dutena eta nola egiten duten maite dudalako. 

Egilearen galeria gehiago

  • [1]